Arantxa BLANCO GARDE, Mugarki kiroldegiko zuzendaria
Jarduera berri batekin hasi du ikasturtea Arizkungo Mugarki kiroldegiak: Pilates Reformer. «Urrian hasi ginen eta ekainera arteko kurtsoa izanen da, baina udan ere klaseak eginen ditugu. Talde mugatuak dira, sei lagun gehienez klase bakoitzeko. Bertan, reformer izena duen makinarekin egiten da pilates klasea».
urr 25 Mendialdea
Zenbat dakizu Errigorari buruz? Erantzun 6 galdera hauek eta Errigoraren produktuekin osatutako kutxa eder bat irabazteko aukera izanen duzu. Lasai, galderekin zalantzaren bat izanez gero, azalpenak ERRAN.EUSen argitaratu dugun artikulu honetan aurkituko dituzu eta baita errigora.eus webgunean ere. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna azaroaren 15a izanen da.
Hori bai, lehiaketan parte hartzeko kidetza egiterakoan eman zenigun e-mailarekin erregistratua egon behar duzu ERRAN Aplikazioan edo ERRAN.EUSen edota TTIPI TXARTELA izan. Mugikorrean galderen erantzunak ez badituzu osorik ikusten, saiatu etzanean ikusten edo begiratu ordenagailuan edo tabletan osorik ikusteko.