urr 21, 13:30 Mendialdea
330 lagun elkartuko dira ortzeguneko bazkarian eta ohiko omenaldiak eginen dituzte, 85 urte bete dituzten bazkideei eta 50 eta 60 ezkondurik bete dituzten senar-emazteei
urr 21, 15:00 Mendialdea
Hilabeteroko hirugarren asteartean mendi irteera egiteko ohiturari eutsiz, Aralar inguruko mendietan ibili ziren urriaren 20an Arkupeak elkarteko mendizaleak. Eguraldi eguzkitsua lagun, 22 kilometroko ibilbidea edo laburragoa izan zuten aukeran. Ederki ibili ziren, tartean tartean onddo beltzak eta hain goxoak ez direnak ikusiz. Bakoitzak bere jan-edatekoak eraman zituen irteerara. Irudiak: Joxe Zubieta