[BIDEOA] Arkupeak elkarteko mendizaleak Aralarko mendietan ibili dira

Ttipi-Ttapa

Hilabeteroko hirugarren asteartean mendi irteera egiteko ohiturari eutsiz, Aralar inguruko mendietan ibili ziren urriaren 20an Arkupeak elkarteko mendizaleak. Eguraldi eguzkitsua lagun, 22 kilometroko ibilbidea edo laburragoa izan zuten aukeran. Ederki ibili ziren, tartean tartean onddo beltzak eta hain goxoak ez direnak ikusiz. Bakoitzak bere jan-edatekoak eraman zituen irteerara. Irudiak: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun