Sutea izan da Berako etxebizitza batean

Ttipi-Ttapa aza 09, 10:15 Bortziriak   Bera

Ezbeharra atzo goizaldean gertatu zen Berako Agerra auzoan. Tximiniak su hartu zuen lau solairuko etxebizitzan eta teilatura zabaldu zen. Zorionez, onik atera ziren barrenean zeuden zazpi lagunak, baina kalte material handiak izan dira. 

Lesakan azken asteetan egindako kalteak salatu eta elkarretaratzea deitu dute urriaren 27rako

Ttipi-Ttapa urr 23 Bortziriak   Lesaka

Azken asteetan Lesakako ikastetxeetako patioak behin baino gehiagotan zikinkeriaz beteak aurkitu dituzte eta kanpoko materiala hondatua ere agertu da. Magala haur eskola, Irain eskola eta Tantirumairu Ikastolako patioez gain, Beti Gazte sokatira taldearen lokalean ere kalteak eragin dituzte. Egoera horren aitzinean, hiru ikastetxeetako eta Beti Gazteko ordezkariak elkartu ziren ortzegun honetan udal ordezkariekin herriko etxean eta salaketa publiko komun bat egitea erabaki zuten.