Ikastetxeetako patioan eta Beti Gazte sokatira taldearen lokalean egin dituzte triskantzak eta asteartean 19:00etan eginen dute elkarretaratzea
«Nazkatuta gaude, horrelako kalteak onartezinak dira», diote zabaldu duten bideoan. Gainera, hemendik aitzinera, ikastetxeak arratsaldetan eta asteburuetan itxita egonen direla ere jakinarazi dute.
Elkarretaratzea urriaren 27an
«Gertakari horiek sortzen diguten haserrea eta ezinegona adierazteko», plazan elkartuko dira heldu den asteartean, urriaren 27an, 19:00etan. Herritarrei bertara hurbiltzea eskatzen diete Magala Haur Eskolak, Irain Eskola Publikoak, Tantirumairu Ikastolak, Beti Gazte Elkarteak eta Lesakako Udalak, izan ere, «jarrera hagitz desegokiak izaten diren kontestu batean kokatzen ditugu jokabide horiek».