ira 23, 20:00 Bortziriak Bera
Orain dantza taldearen parte direnak edota lehen izan direnak, eta baita dantza taldearen inguruan ibilitako musikari, familia, lagun eta laguntzaileak ere elkartuko dira larunbat honetan, irailak 26, Berako herriari eskerrak emateko helburuarekin. Goizean hasita, egun osoko egitaraua antolatu du dantza taldeak.
ira 23, 15:00 Bortziriak Bera
Rüdigerrek Love is muscle bere disko berria aurkeztuko du Berako Kultur etxean, ortzirale honetan, irailak 25, 20:00etan. «Maitasuna hainbat ikuspuntutik» jorratzen duen diskoaren aurkezpeneko sarrerak eskuragarri daude 10 euroren truke. Dagoeneko irekita dago aurresalmenta hemen.