Ortziral honetan, azaroak 27, 18:00etan, Etxalarko Pello Apezetxea Kultura-etxean, Ametsak Begi Bistan ipuina kontatuko du Ainara Unanuak. Landagain guraso Elkarteak Caixabank-ekin elkarlanean antolatu du saioa. Ikuspegi soziala eta hezitzailea lantzen du Unanuak lau eta zortzi urteko haurren formatura egokitutako ipuinean, hainbat istorio labur, ilustrazio eta ahozko kontakizunak uztartuz bertan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.