[ARGAZKIAK] Kanta eta dantza, giro ederra izan dute Eratsungo kantu bazkarian

Ttipi-Ttapa urr 26, 13:30 Basaburu Ttikia   Eratsun

Angeliko akordeoilariaren laguntzarekin, kantu bazkaria izan zuten larunbatean Eratsungo Pelotazale Elkartean. Kantatzeko ez ezik, dantzatzeko tartea ere hartu zuten herritarrek eta sortutako giro ederraren erakusle dira Batix Ezeizaren argazkiak. 

Larunbat honetan kantu bazkaria eginen dute eratsundarrek

Ttipi-Ttapa urr 22 Basaburu Ttikia   Eratsun

Mahaiaren bueltan bilduta, berriz ere pestarako prest dira eratsundarrak. Aurten, aurreneko aldiz, kantu bazkaria antolatu dute Pelotazale Elkartean eta urriaren 24an, larunbat honetan, egin dute horretarako hitzordua.