ira 28 Mendialdea
Aritz Juanenea saldiastarrak ez du joan den urtean irabazitako buruz buruko txapela defendatzerik izanen. Larunbatean Galarretan jokatutako finalerdian 21-30 galdu zuen Barrenetxea IV.aren kontra eta, hortaz, Uitziko Azpirozek eta Barrenetxeak jokatuko dute finala urriaren 3an.
ira 24 Mendialdea
Belate tuneletako eta N-121-A errepideko korridore osoko obrek kaltetutako eskualdeko EH Bilduko alkateekin bilera egin ondotik, adierazpenak egin zituzten atzo Ultzamako Bentan, Laura Aznal Nafarroako bozeramaileak. «Nafarroako lehen indar munizipalista gisa, erakundeen arteko parte-hartzea, gardentasuna eta ziurtasunak» eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. EH Bilduren arabera, «Belateko obrak premia absolutua dira: herritarren beharrak eta interes publikoa lehenetsi behar dira».