Espainiako hauteskundeak 2026

Hauteskunde emaitzen herriz herriko jarraipena eginen du ERRAN.EUS atariak igande arratsean

Ttipi-Ttapa

Bihar, gaueko 9etatik aitzinera eta Espainiako Barne Ministerioak botoen zenbaketa eguneratu ahala, ERRAN.EUSen automatikoki agertuko dira herriz herriko emaitzak eta baita gure eskualdekoak eta Hego Euskal Herriko herrialdez herrialdekoak ere. Eta Espainiako Kongresurako 2026ko hauteskunde hauetako datuez gain, bertze edozein hauteskundeetako datu historikoak ere kontsultatzen ahal dira noiznahi lotura honetan sartuta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun