Geure buruaz

erran.eus agerkari digitalak 2015eko martxoan eman zituen lehen urratsak eta ordura arte indarrean zeuden TTIPI.NET eta XORROXINIRRATIA.COM webguneen oinordeko bihurtu zen. Ttipi-Ttapa fundazioak kudeatzen du erran.eus eta Nafarroako mendialdean eta Lapurdi hegoaldean jarduten du. Jarduera eremua osatzen duten 43 herrietako herritarren jakin-mina eta komunikazio premiak modurik profesionalenean asetzea du helburu nagusia, euskaratik eta euskaraz!

Hedabide multimedia da, gizartearen eskakizunetara etengabe egokitzeko ahaleginean ari dena, eta eginkizun horretan bidelagun ditu ttipi-ttapa aldizkariko eta Xorroxin irratiko kazetariak. 

  • erran.eus: bere izaeragatik, idatziak, argazkiak, bideoak, audioak... euskarri guztiak biltzen ditu. Bere baitan, tokiko erakunde, gizarte-eragile eta norbanakoek osatzen duten Komunitatea gero eta zabalagoa da. Ibilbide laburra izanagatik, erreferentzia da bere hedapen eremuan.
  • ttipi-ttapa: hamaboskaria, batez beste 60 orrialdeko 24 zenbaki argitaratzen ditu urtean eta CIESek aitortzen dizkion 30.000 irakurlerekin, liderra da eskualdean eta baita azterketa egiterakoak CIESek Nafarroa Garaiko mendialdean hartu duen 111 udalerrien eremuan ere.
  • Xorroxin irratia: Xorroxin Kultur Elkarteak kudeatzen du irratia eta 24 orduz etenik gabe emititzen du erran.eus-en. Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdin 88.0 FM eta 107.1 FM frekuentzietan entzun daiteke.

Kolaboratzaile sare zabala dugu zorionez, eta euren jakituria eta ekarpenek balio erantsi garrantzitsua ematen diote proiektuari, behar adina eskertu ezin duguna.

Finantzamendua:

Proiektu honen bideragarritasuna lau zutoinetan oinarritzen da: Ttipi-Ttapa Fundazioaren bazkideak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren dirulaguntza, eskualdeko Mankomunitate eta udalek eta erran.eus-en publizitatea kontratatzen duten enpresa eta erakundeek.

2015az geroztik, gainera, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko ekimen kultural eta artistikoei ematen dien MECNA izendapenaren onuradun da Ttipi-Ttapa fundazioa, zehazki ttipi-ttapa aldizkaria eta erran.eus webgunearekin egiten duten lanarengatik. Horri esker, partikularrek Ttipi-Ttapa fundazioari egiten dizkieten donazioek %80ko kenkaria dute Errentaren Aitorpenean.

Lan-taldea:
  • Zuzendariak: Gurutze Pikabea Iribarren eta Aitor Arotzena Albizu
  • Kazetariak: Ruben Oskariz Urtsuegi, Ainhoa Larretxea Agirre, Eneritz Iraola Odriozola eta Joxema Irigoien Sanzberro.   
  • Diseinua eta laguntza teknikoak: Josune Iturzaeta Barno, Joxhe Sorondo Lazkanotegi eta Susana Martin Somoza.
  • Publizitatea, marketina eta sustapena: Arantza Agirre Altube eta Amaia Odriozola. Apeztegia
  • Administrazioa: Amaia Goia Errandonea.
  • Kudeatzaile orokorra: Joxema Irigoien Sanzberro.