PIE Euskal Itsasbazterrak Larhun mendiguneko ondare arkeologikoari buruzko hitzaldia antolatu du datorren urriaren 30ean, ortziralea, arratsaldeko 19:00etan, Sarako Lezeetako harrera gelan. Imanol Amestoy misio-arduradunak eskainiko du saio frantsesez. Bertan, Euskal Herriko mendi enblematikoaren aztarnak, azken aurkikuntzak eta historiaren etapa nagusiak ezagutzeko aukera izanen da.
urr 25 Astigarraga
Peio Martikorena Fundazioak gidatutako «Dolareak» proiektuak ondarea babestea eta zurgintzaren lanbide tradizionala belaunaldi berriei transmititzea izan ditu helburu. Sagarra eta sagardogintzaren kulturari lotutako proiektua izan da Fundazioak gidatu duena, Astigarragako Erbetegi-Etxeberri baserriko XVII. mendeko sagardo dolare historikoa berreskuratuz zurgintza irakasle eta ikasleen eskutik.