Tximista erreka garbitzeko tailerra eginen dute uztailaren 29an Etxalarko Uraren Egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 27a

Tximista erreka garbitzeko 'Ibaiaren alde' tailerra eginen dute asteazken eguerdian, Etxalarko Uraren Egunaren barrenean.

Ur araztegia kudeatzen duen NILSA enpresaren eskutik, bertze hainbat jarduera ere eginen dituzte

Uztailaren 29an Uraren Eguna izanen da Etxalarren. Goizeko 10etan Uraren ibilbide ahaztezina eginen dute (10 urtetik goitikoentzat bisita gidatua araztegian). 11:00etan errekako uren jarduera zientifikoa izanen da adin guztietarako, Zer ezkutatzen du zure ibaiak? goiburupean eta, bukatzeko, 12:00etan, Ibaiaren alde Tximista erreka garbitzeko tailerra. Araztegia edo depuradora kudeatzen duen NILSA enpresak antolatutako heziketa programako ekimenak dira eta izen ematea Kultur Etxean edota Whatsappez (621 25 33 64) egin daiteke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun