1936ko udazkenean Berako harrobian fusilatutako 130 lagunak omenduko dituzte igandean

Ttipi-Ttapa urr 30, 20:00 Bortziriak   Bera

Argaitzeko harrobian 1936eko udazkenean fusilatutako 130 lagunak omenduko dituzte igandean, azaroak 1, goizeko 11etan hasiko den ekitaldian. Fernando Mikelarena historialariak aipatu duenez, «Berako harrobian Donostiako Ondarretako espetxetik ekarritako 130 pertsona hil zituzten, errepublikazaleak, ezkertiarrak eta abertzaleak. Badakigu Berako harrobian gutxienez hilketak izan zirela irailaren 13an, irailaren 14an, irailaren 22an, irailaren 27an, urriaren 3an, urriaren 13an, urriaren 15ean, azaroaren 15ean eta azaroaren 17an. Bertze data batzuk ere izanen dira».

Lesakako Harrera Planaren aurkezpena eginen dute bihar

Ttipi-Ttapa urr 30, 19:00 Bortziriak   Lesaka

Zer egin dezakegu komunitatetik Lesakara bizitzera datozen pertsonei harrera bat eskaintzeko? Galdera horri erantzun nahizik plan bat gauzatzen aritu dira Elhuyar eta Lesakako Udala. Hala, Lesakako Harrera Planaren aurkezpena eginen dute urriaren 31n, larunbatean 12:00etan Eskolttikin.

Malerreka Ituren
Arantzako eskolako gimnasioan, Bortziriak Arantza
Malerreka Sunbilla