Ondarea zaindu, berreskuratu eta ezagutzera emateko lanetan dabiltza Leitza, Goizueta eta Larraun-Lekunberriko kultur taldeak. Burdinolen azpiegiturek eta jarduerak eskualdean garrantzia handia zutela bistakoa da eta Malen Lizarraga ikerlariak egindako tesiari esker, gaiari buruzko dokumentazio asko dago eskuragarri. Hori dela eta, burdinolei buruzko dokumental bat sortzea pentsatu dute. Iberoko monumentu multzoa grabatzen hasi nahi dute eta abenduaren 3an eremua ezagutzeko elkartu eta garbiketa lanak eginen dituzte Iberoko monumentu multzoan. Dorrea, baserria, borda eta burdinola auzolanean garbituko dituzte eta Iberon elkartuko dira abenduaren 3an, 09:00etan.
Auzolanean parte hartuko duten pertsona guztiak babestuak egotea nahi dute eta egun horretarako aseguru berezia kontratatuko dute. Horregatik, izena ematea beharrezkoa izanen da. Leitzarrek 688 63 99 10 idatzi beharko dute eta goizuetarrek Amaia kafetegian eman beharko dute izena. Izen abizenak, NAN zenbakia, herria eta telefonoa adierazi beharko dituzte azaroaren 29a baino lehen.