Dokumental bat egin nahi dute Iberoko monumentu multzoan. Hori dela eta, garbiketa auzolana antolatu dute Leitzako, Goizuetako, Lekunberriko eta Larraungo herritarrek.
Batukada ikastaroa antolatu du institutuko Guraso Elkarteak. Oraindik ere izena eman daitekeela kontatu digu Igor De Castro ikastaroa emanen duenak.
Zumaiako Musika Eskolaren bisita izanen dugu Leitzan larunbatean. Aralar Udal Musika Eskolak gonbidatuta kontzertua emanen dute.
Zaindu Leitzaldea elkarteari Onda Cero saria eman diote. Gaur elkarteko Xabier Barinagarrementaria eta Estitxu Lertxundi kideak izan ditugu.
Txakur Txokora egin dugu gaurko saioan. Mikel Balentziaga adituak txakurrei aginduan nola eman erakutsi digu.
Azaroaren 11n euskal gehiengo sindikalak eta etxebizitza sindikatuek dei egin dute greba orokorrera. Gaur Mendialdean grebara begira egin den lanketa eta antolatua dagoena kontatu digute taldeko Maddi Fernandino eta Ainara Saralegik.
XII. edizioa izanen du azaroaren 8an Leitzako eta Aresoko produktuen azokak. Azienda erakusketa ere izanen da. Horrela kontatu digute Habelarte elkarteko Gotzone eta Mirenek.
Guaixe, Aralar eta Karrape irratien arteko gaurko solasaldian adimen artifizialean aditua den Ainara De Miguel elkarrizketatu dugu. Adimen artifizialaren inguruan luze eta zabal aritu gara.
Animen Gaua ospatuko da bihar Leitzan bigarren urtez. Dena prest dute antolatzaileek edonola ere gaur iluntzeko ibilbidean parte hartzeko txartelak ere banatuko dituzte.
La luz de la memoria liburua argitaratu berri du Aingeru Mindegia Etxeberriak. Gaur liburuaren inguruan aritu gara berarekin.
Azaroaren 12ra arte Errigorako saskiak eskatzeko epea zabalik dago. 'Auzolanean euskara sustraitik espaziora' du lema aurtengo udazkeneko kanpainak. %25a Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute.
Andereño ari da Itxaso Morato baina beste hainbat jardueretan ere aritzen da leitzarra, besteak beste, artisautzan.