Mugairiko Kontserbazio Zentroaren mendeko 56 errepideen kontserbazioa esleitu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa urr 07, 20:00 Mendialdea

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Oronoz-Mugairiko Kontserbazio Zentroaren mende dauden 56 errepideen kontserbazio lanak esleitu dizkio Construcciones Mariezcurrena enpresari, 19,6 milioi euroren truke (BEZa barne). Kontratuak 2030 urtera arte iraunen du eta Nafarroako iparraldeko errepide sareko 416 kilometrotan jarduketak eginen dira.

1,6 milioi eurotik goitiko laguntza-deialdia zabaldu du Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko landa garapenerako

Ttipi-Ttapa urr 03 Mendialdea

Cederna Garalur Elkarteak hirugarren laguntza deialdia abiatu du Nafarroako Mendialdeko udalerrietan landa garapenerako proiektuak bultzatzeko. Deialdi honetako aurrekontua 1,6 milioi eurotik goitikoa da, lurraldeko ekonomia jarduera sendotzeko, ekintzailetza sustatzeko eta tokiko zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko.