Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final aitzinekoa jokatu zuten larunbatean Miarritzen, lehenbiziko bueltako azkena. Sei bertsolari aritu ziren kantari, zozketak hala erabakita ordena honetan: Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia-Lesaka), Andoni Rekondo Izagirre, Maddalen Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.
Ariketa puntuagarri guziak eginda, Julio Soto izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 733,5 puntu. Eta hala, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu du eta larunbatean, azaroaren 21ean, Donostian kantatuko du. Maddi Ane Txoperenak, berriz, hirugarren egin zuen.
- Julio Soto Ezkurdia: 733,5 puntu
- Sustrai Colina Acordarrementeria: 713 puntu
- Maddi Ane Txoperena Iribarren: 682 puntu
- Oier Etxeberria Zubimendi: 672,5 puntu
- Maddalen Arzallus Antia: 672,5 puntu
- Andoni Rekondo Izagirre: 660 puntu
Hurrengo saioak
Final aitzinekoetan ibili diren eskualdeko lau bertsolariak bigarren bueltan ariko dira: Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Xabat Illarregi Marzol. Joanes Illarregik larunbat honetan Donostian kantatuko du; Maddi Ane Txoperenak azaroaren 28an Gasteizen eta Amets Arzallusek eta Xabat Illarregik abenduaren 5ean Bilbon.
Azaroak 21, Donostia
- Agin Laburu Rezola
- Aitor Mendiluze Gonzalez
- Aner Peritz Manterola
- Joanes Illarregi Marzol
- Julio Soto Ezkurdia
- Saioa Alkaiza Guallar
Azaroak 28, Gasteiz
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Ane Labaka Mayoz
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Sustrai Colina Acordarrementeria
Abenduak 5, Bilbo
- Alaia Martin Etxebeste
- Amets Arzallus Antia
- Miren Artetxe Sarasola
- Nerea Elustondo Plazaola
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Xabat Illarregi Marzol
Final aitzineko guziak bukatzean, bi itzulietako puntuazioak gehituko dituzte eta puntuazio altuena lortu duten zazpi bertsolari pasatuko dira abenduaren 20ko finalera.
Final aitzinekoen lehenbiziko bueltako sailkapena
Lehenbiziko itzuliko saioetako irabazleak, zuzenean sailkatu dira bigarrenera. Kasu honetan, Amets Arzallus Antia, Nerea Ibarzabal Salegi, Aitor Mendiluze Gonzalez eta Julio Soto Ezkurdia. Gainerakoan, puntuazioaren arabera. Guztira hemezortzi bertsolari ariko dira bigarren bueltan, eta hortaz, sei kanpoan gelditu dira.
| Urriak 24 I Larraun-Lekunberri | Urriak 31 I Eibar | Azaroak 7 I Gernika-Lumo | Azaroak 14 I Miarritze | ||
| 1. | Amets Arzallus | 746,50 puntu | |||
| 2. | Nerea Ibarzabal | 740,00 puntu | |||
| 3. | Julio Soto | 733,50 | |||
| 4 | Beñat Gaztelumendi | 733,00 puntu | |||
| 5. | Alaia Martin | 722,00 puntu | |||
| 6. | Miren Artetxe | 713,50 puntu | |||
| 7. | Aitor Mendiluze | 713,00 puntu | |||
| 8. | Sustrai Colina | 713,00 puntu | |||
| 9. | Aner Peritz | 707,00 puntu | |||
| 10. | Joanes Illarregi | 707,00 puntu | |||
| 11. | Ane Labaka | 703,50 puntu | |||
| 12. | Oihana Iguaran | 701,50 puntu | |||
| 13. | Nerea Elustondo | 696,00 puntu | |||
| 14. | Aitor Bizkarra | 694,00 puntu | |||
| 15. | Saioa Alkaiza | 689,50 puntu | |||
| 16. | Agin Laburu | 687,00 puntu | |||
| 17. | Maddi Ane Txoperena | 682,00 puntu | |||
| 18. | Xabat Illarregi | 674,50 puntu | |||
| 19. | Oier Etxeberria | 672,50 puntu | |||
| 20. | Maddalen Arzallus | 672,50 puntu | |||
| 21. | Xabat Galletebeitia | 664,00 puntu | |||
| 22. | Andoni Rekondo | 660,00 puntu | |||
| 23. | Asier Azpiroz | 642,50 puntu | |||
| 24. | Gorka Pagonabarraga | 624,00 puntu |