Arzallus, Illarregi anaiak eta Txoperena final aitzinekoen bigarren bueltara pasatu dira

Ttipi-Ttapa aza 16 Mendialdea

Asteburuan Miarritzen jokatu dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final aitzinekoen lehenbiziko bueltako azken saioa. Hala, jakina da zein izanen diren  bigarren bueltan kantatuko duten hemezortzi bertsolariak. Tartean, eskualdeko lau izanen dira: Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Xabat Illarregi Marzol. 

Argazkilaria: Hibai Agorria Munitis. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa. (Argazkiak Miarritzeko saiokoak dira).