Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

[ARGAZKIAK] Joanes Illarregi leitzarra bigarren gelditu da Donostiako final aitzinekoan

Ttipi-Ttapa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final aitzinekoen bigarren itzulia hasi da. Larunbatean, lehenbiziko saioa jokatu zuten Donostian: Aitor Mendiluzek irabazi zuen eta Joanes Illarregi Marzol bigarren gelditu zen. 

Argazkilaria: Maitane Campos Fundazuri. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa. 

3.000 bertsozale pasatxo bildu ziren larunbatean Donostiako Donostia Arena-Illunben egindako borzgarren final aitzinekoan. Zozketan hala erabakita, sei bertsolari hauek ordena honetan aritu ziren kantari, Ander Aranburu Arriola gai jartzailearen aginduetara: Aitor Mendiluze Gonzalez, Aner Peritz Manterola, Joanes Illarregi Marzol (Leitza), Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia eta Agin Laburu Rezola. 

Ariketa guziak eginda, Aitor Mendiluzek lortu zituen puntu gehien, 760 puntu. 

  • Aitor Mendiluze Gonzalez: 760 puntu
  • Joanes Illarregi Marzol (Leitza): 729,5 puntu
  • Aner Peritz Manterola: 719 puntu
  • Julio Soto Ezkurdia: 696,5 puntu
  • Agin Laburu Rezola: 695,5 puntu
  • Saioa Alkaiza Guallar: 670 puntu

Aipatzekoa da, ganbarako ariketan, Illarregiren bertsoaldia izan zen punturik altuena hartu zuena. 

  Hamarreko ttikia Zortziko handian Zortziko ttikian Puntuka Ganbara Guztira
Aitor Mendiluze 150,50 147,50 163,00 144,50 154,50 760,00
Joanes Illarregi 138,50 135,00 151,00 144,00 161,00 729,50
Aner Peritz 140,50 148,00 143,00 140,00 147,50 719,00
Julio Soto 137,00 136,50 134,00 140,50 148,50 696,50
Agin Laburu 135,00 129,00 144,00 145,50 142,00 695,50
Saioa Alkaiza 128,00 126,00 129,00 148,00 139,00 670,00

Hurrengo saioak Gasteizen eta Bilbon

Bigarren bueltako bertze bi saio gelditzen dira: azaroaren 28an Gasteizen eta abenduaren 5ean Bilbon. Horietan eskualdeko hiruk parte hartuko dute: Maddi Ane Txoperena Iribarrenek, Amets Arzallus Antiak eta Xabat Illarregi Marzolek. 

Azaroak 28, Gasteiz
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Ane Labaka Mayoz
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
Abenduak 5, Bilbo
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Amets Arzallus Antia
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Xabat Illarregi Marzol

Final aitzinekoetan orain arteko sailkapena

Lehenbiziko itzulitik guztira hemezortzi bertsolari ariko dira bigarren bueltan, eta hortaz, sei kanpoan gelditu dira. Final aitzineko saio guziak bukatzean, bi itzulietako puntuazioak gehituko dituzte eta puntuazio altuena lortu duten zazpi bertsolari pasatuko dira abenduaren 20ko finalera. 

    Urriak 24 I Larraun-Lekunberri Urriak 31 I Eibar Azaroak 7 I Gernika-Lumo Azaroak 14 I Miarritze Azaroak 21 I Donostia Guztira
1. Aitor Mendiluze     713,00 puntu   760,00 puntu  1473,00 puntu
2. Joanes Illarregi     707,00 puntu   729,50 puntu  1436,50 puntu
3. Julio Soto       733,50 puntu 696,50 puntu 1430,00 puntu 
4. Aner Peritz     707,00 puntu   719,00 puntu  1426,00 puntu 
5. Agin Laburu     687,00 puntu   695,50 puntu  1382,50 puntu 
6. Saioa Alkaiza 689,50 puntu       670,00 puntu  1359,50 puntu 
7. Amets Arzallus  746,50 puntu          
8. Nerea Ibarzabal   740,00 puntu        
9 Beñat Gaztelumendi 733,00 puntu          
10. Alaia Martin   722,00 puntu        
11. Miren Artetxe   713,50 puntu        
12. Sustrai Colina       713,00 puntu    
13. Ane Labaka     703,50 puntu      
14. Oihana Iguaran   701,50 puntu        
15. Nerea Elustondo   696,00 puntu        
16. Aitor Bizkarra     694,00 puntu      
17. Maddi Ane Txoperena       682,00 puntu    
18. Xabat Illarregi 674,50 puntu          
19. Oier Etxeberria       672,50 puntu    
20. Maddalen Arzallus       672,50 puntu    
21. Xabat Galletebeitia 664,00 puntu          
22. Andoni Rekondo       660,00 puntu    
23. Asier Azpiroz   642,50 puntu        
24. Gorka Pagonabarraga 624,00 puntu          

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun