Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

[ARGAZKIAK] Bigarrenarekin berdinketa eginda, hirugarren sailkatu du Joanes Illarregi leitzarra Gernika-Lumoko saioan

Ttipi-Ttapa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren final aitzinekoa jokatu zuten larunbatean Gernika-Lumon eta sei bertsolari aritu ziren nor baino nor gehiago. Aitor Mendiluzek bildu zituen puntu gehien eta Aner Peritz eta Joanes Illarregi puntu kopuru berdinarekin gelditu ziren.

Argazkilaria: Hibai Agorria Munitis. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.   

1.600 bat bertsozale bildu ziren larunbat arratsaldean Gernika-Lumon, lehenbiziko itzuliko hirugarren final aitzinekoaz gozatzera. Sei bertsolari aritu ziren kantari, ordena honetan: Agin Laburu Rezola, Joanes Illarregi Marzol leitzarra, Ane Labaka Mayoz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Aner Peritz Manterola eta Aitor Bizkarra Ruiz.

Ariketa puntuagarriak egin ondotik, Aitor Mendiluzek bildu zituen puntu gehien, 713 puntu. Hala, final aitzinekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta azaroaren 21ean Donostian kantatuko du.

Honela gelditu zen puntuazioa:

  1. Aitor Mendiluze Gonzalez: 713 puntu
  2. Aner Peritz Manterola: 707 puntu
  3. Joanes Illarregi Marzol: 707 puntu
  4. Ane Labaka Mayoz: 703,5 puntu
  5. Aitor Bizkarra Ruiz: 694 puntu
  6. Agin Laburu Rezola: 687 puntu

Final aitzinekoetako lehenbiziko itzuliko azken saioa larunbatean izanen da, azaroaren 14an, Miarritzen. Bertze sei bertsolari ariko dira bertsotan: Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperrena Iribarren (Hendaia-Lesaka), Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian salgai daude.

Final aitzinekoetan orain arteko sailkapena

Miarritzeko saioarekin jakinen da zein izanen diren final aitzinekoen bigarren itzulian kantatuko duten bertsolariak. Oraingoz, lehenbiziko itzulitik bigarrenera zuzenean sailkatutakoak hauek dira:

  • Amets Arzallus Antia
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Aitor Mendiluze Gonzalez
    Urriak 24 I Larraun-Lekunberri Urriak 31 I Eibar Azaroak 7 I Gernika-Lumo
1. Amets Arzallus  746,50 puntu    
2. Nerea Ibarzabal   740,00 puntu  
3. Beñat Gaztelumendi 733,00 puntu    
4. Alaia Martin   722,00 puntu  
5. Miren Artetxe   713,50 puntu  
6. Aitor Mendiluze     713,00 puntu
7. Aner Peritz     707,00 puntu
8. Joanes Illarregi     707,00 puntu
9. Ane Labaka     703,50 puntu
10. Oihana Iguaran   701,50 puntu  
11. Nerea Elustondo   696,00 puntu  
12. Aitor Bizkarra     694,00 puntu
13. Saioa Alkaiza 689,50 puntu    
14. Agin Laburu     687,00 puntu
15. Xabat Illarregi 674,50 puntu    
16. Xabat Galletebeitia 664,00 puntu    
17. Asier Azpiroz   642,50 puntu  
18. Gorka Pagonabarraga 624,00 puntu    
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun