Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Xabat Illarregik eta Amets Arzallusek parte hartuko dute larunbatean Larraun-Lekunberriko saioan

Ttipi-Ttapa

Amets Arzallus eta Xabat Illarregi larunbat honetan Larraun-Lekunberriko saioan izanen dira. 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenbiziko final aitzinekoa jokatuko dute larunbat honetan, urriaren 24an, Larraun-Lekunberriko Plazaola kirolgunean. Sei bertsolari ariko dira, eta tartean, Amets Arzallus Antia (Hendaia-Sara) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza).

Illarregirekin eta Arzallusekin batera, Beñat Gaztelumendi Arandia, Gorka Pagonabarraga Agorria, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabat Galletebeitia Abaroa ariko dira bertsotan. Aizpea Garmendia Iartza izanen da gai jartzailea eta saioa 17:00etan hasiko da. Hala ere, sarrera guziak bukatu dira. 

Hurrengo saioak

Hurrengo saioak Eibarren, Miarritzen eta Gernika-Lumon izanen dira.

Urriaren 31n Eibarren

Gai jartzaile Igotz Alkorta Irastorza izanen da eta bertsotan, sei hauek ariko dira:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Oihana Iguaran Barandiaran
Azaroaren 7an Gernika-Lumon

Igor Menika Bengoetxea izanen da saioko gai jartzailea eta bertsotan, sei hauek eginen dute.

  • Agin Alburu Rezola
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Ane Labaka Mayoz
  • Aner Peritz Manterola
  • Joanes Illarregi Marzol
Azaroaren 14an Miarritzen

Ainhoa Larretxea Agirre beratarrak gidatuko du saioa, eta sei bertsolari hauek ariko dira:

  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Sustrai Colina Akordarrementeria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun