Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Joanes Illarregik larunbatean jokatuko den hirugarren final aitzinekoan kantatuko du

Ttipi-Ttapa

Larunbat honetan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren final aitzinekoa jokatuko dute Gernika-Lumon eta oholtzara igoko diren sei bertsolarietako bat Joanes Illarregi Marzol leitzarra izanen da. 

Igor Menika Bengoetxea ariko da gai jartzaile lanetan, eta sei bertsolari hauek ariko dira kantari: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999). 17:00etan hasiko da saioa, Jai-Alai pilotalekuan. 

Dagoeneko sarrerak bukatu dira, baina sarrerarik gabe gelditu direnek Bertsoa.eus atarian, ETB2ON katean eta ETB ON plataforman ikusteko aukera izanen dute. 

Hurrengo saioak

Bi itzuli edo buelta izanen ditu final aitzineko faseak: lehenbizikoan, lau final aitzineko jokatuko dituzte eta hiru bigarrenean. Hain zuzen, lehenbiziko bueltako azken saioa izanen da larunbatean, azaroaren 7an, Gernika-Lumon eginen dutena. Hurrengo saioa, berriz, Miarritzen izanen da, azaroaren 14an.

Bigarren bueltako saioak, berriz, azaroaren 21ean Donostian, azaroaren 28an Gasteizen eta abenduaren 5ean Bilbon eginen dituzte. Lehenbiziko itzulian puntu guttien bildu dituzten 24 bertsolarietatik seik bigarren bueltan kantatzeko aukera galduko dute. Oraingoz, Amets Arzallus Antiak (Hendaia-Sara, 1983) eta Nerea Ibarzabal Salegik lortu dute bigarren buelta horretara sailkatzea, Larraun-Lekunberriko eta Eibarko final aitzinekoak irabazi dituztelako. Hala, Arzallusek abenduaren 5ean Bilbon eginen den saiorako txartela eskuratua du eta Ibarzabalek azaroaren 28an Gasteizko saioan kantatuko du. 

Azaroaren 14an Miarritzen

Ainhoa Larretxea Agirre beratarrak gidatuko du saioa, eta sei bertsolari hauek ariko dira:

  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia-Lesaka, 1994)
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Sustrai Colina Akordarrementeria

Final aitzinetako orain arteko sailkapena

Lehenbiziko itzulitik bigarrenera zuzenean sailkatutakoak:

  • Amets Arzallus Antia
  • Nerea Ibarzabal Salegi
    Urriak 24 I Larraun-Lekunberri Urriak 31 I Eibar
1. Amets Arzallus  746,5 puntu  
2. Nerea Ibarzabal   740 puntu
3. Beñat Gaztelumendi 733,00 puntu  
4. Alaia Martin   722,00 puntu
5. Miren Artetxe   713,50 puntu
6. Oihana Iguaran   701,50 puntu
7. Nerea Elustondo   696,00 puntu
8. Saioa Alkaiza 689,50 puntu  
9. Xabat Illarregi 674,50 puntu  
10. Xabat Galletebeitia 664,00 puntu  
11. Asier Azpiroz   642,50 puntu
12. Gorka Pagonabarraga 624,00 puntu  
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun