Sei bertsolari igoko dira Miarritzeko Jai Alai pilotalekuko oholtza gainera: Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia-Lesaka), Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. Aurkezle lanetan, Ekhi Erremundegi Beloki ariko da. 17:00etan hasiko da eta ateak 15:30ean irekiko dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosten ahal dira, eta sarrerak lehenagotik agortzen ez badira, saioaren egunean leihatila 15:30ean irekiko dute.
Saio erabakigarria izanen da Miarritzekoa: lehenbiziko bueltako azken final aitzinekoa izanda, bigarren itzulira zein bertsolari pasatuko diren jakinen baita egun horretan.
Final aitzinekoetan orain arteko sailkapena
Oraingoz, lehenbiziko itzulitik bigarrenera zuzenean sailkatutakoak hauek dira:
- Amets Arzallus Antia
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Aitor Mendiluze Gonzalez
| Urriak 24 I Larraun-Lekunberri | Urriak 31 I Eibar | Azaroak 7 I Gernika-Lumo | ||
| 1. | Amets Arzallus | 746,50 puntu | ||
| 2. | Nerea Ibarzabal | 740,00 puntu | ||
| 3. | Beñat Gaztelumendi | 733,00 puntu | ||
| 4. | Alaia Martin | 722,00 puntu | ||
| 5. | Miren Artetxe | 713,50 puntu | ||
| 6. | Aitor Mendiluze | 713,00 puntu | ||
| 7. | Aner Peritz | 707,00 puntu | ||
| 8. | Joanes Illarregi | 707,00 puntu | ||
| 9. | Ane Labaka | 703,50 puntu | ||
| 10. | Oihana Iguaran | 701,50 puntu | ||
| 11. | Nerea Elustondo | 696,00 puntu | ||
| 12. | Aitor Bizkarra | 694,00 puntu | ||
| 13. | Saioa Alkaiza | 689,50 puntu | ||
| 14. | Agin Laburu | 687,00 puntu | ||
| 15. | Xabat Illarregi | 674,50 puntu | ||
| 16. | Xabat Galletebeitia | 664,00 puntu | ||
| 17. | Asier Azpiroz | 642,50 puntu | ||
| 18. | Gorka Pagonabarraga | 624,00 puntu |