Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

[ARGAZKIAK] Amets Arzallusek irabazi du lehenbiziko final aitzinekoa

Ttipi-Ttapa

Joan den larunbatean jokatu zuten Larrun-Lekunberrin Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenbiziko final aitzinekoa. Sei bertsolari aritu ziren, tartean, Amets Arzallus Antia (Hendaia-Sara) eta Xabat Illarregi Marzol (Leitza).

Argazkilaria: Maitane Campos Fundazuri. Iturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Ikusmina sortu zuen saioak, sarrera guziak saldu baitziren. 1.450 bat lagun bildu ziren Larraun-Lekunberriko Plazaola kirolgunean, eta Amets Arzallusekin eta Xabat Illarregirekin batera, Gorka Pagonabarraga Agorriak, Beñat Gaztelumendi Arandiak, Saioa Alkaiza Guallarrek eta Xabat Galletebeitia Abaroak osatu zuten seikotea.

Aizpea Garmendia Iartza gai jartzaileak paratu zituen lanean, eta ariketa guziak egin ondotik, Amets Arzallus izan zen puntu gehien bildu zituena. 746,5 puntu lortu zituen eta gainera, abenduaren 5ean, Bilboko final aitzinekoan kantatuko du. Gainerako bortz bertsolariek puntuazioaren arabera izanen dute final aitzinekoen bigarren itzulira sailkatzeko aukera, tartean, Xabat Illarregik.

Larunbateko sailkapena

  • Amets Arzallus Antia: 746,5 puntu
  • Beñat Gaztelumendi Arandia: 733 puntu
  • Saioa Alkaiza Guallar: 689,5 puntu
  • Xabat Illarregi Marzol: 674,5 puntu
  • Xabat Galletebeitia Abaroa: 664 puntu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria: 624 puntu

Hurrengo saioak

Hurrengo saioak Eibarren, Miarritzen eta Gernika-Lumon izanen dira.

Urriaren 31n Eibarren

Gai jartzaile Igotz Alkorta Irastorza izanen da eta bertsotan, sei hauek ariko dira:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Oihana Iguaran Barandiaran
Azaroaren 7an Gernika-Lumon

Igor Menika Bengoetxea izanen da saioko gai jartzailea eta bertsotan, sei hauek eginen dute.

  • Agin Alburu Rezola
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Ane Labaka Mayoz
  • Aner Peritz Manterola
  • Joanes Illarregi Marzol
Azaroaren 14an Miarritzen

Ainhoa Larretxea Agirre beratarrak gidatuko du saioa, eta sei bertsolari hauek ariko dira:

  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Sustrai Colina Akordarrementeria

Eibarko sarrerak agortu dira. Gainerako saioetako sarrerak, berriz, bertsosarrerak.eus atarian erosten ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun