ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK
Gure Txokoako emakumeek eta gizonek bakarrik irabazi dute futbol talde nagusien artean

Ttipi-Ttapa aza 09, 08:00 Mendialdea

Errugbian Sarako Izarrak eta eskubaloian Baztango BKTk ere garaipena lortu dute, baina Errekako bi taldeek galdu egin dute.

Asteburuko kirol jardunaldiak denetariko emaitzak ekarri ditu oraingoan ere. Futbolean, orokorrean, ez dira onegiak izan, baina Gure Txokoako bi taldeek, gizonek eta emakumeek, garaipena lortu dute eta biak sailkapeneko bigarren postuan daude. Hirugarren mailako Doneztebek eta erregionaleko Baztanek berdindu egin dute, baina Nafarroako maila autonomikoko Baztanek, Gipuzkoako ohorezko mailako Beti Gaztek eta Nafarroako erregionaleko Aurrerak eta Doneztebek galdu egin dute. Eskubaloian, galdu egin dute Errekako gizonezkoek nahiz emakumeek eta irabazi Baztango BKTk. Errugbian, azkenik, Sarako Izarrak irabazi egin du Animainean eta BRT Menditarrak taldeak atseden zuen.

Meza, mutxikoak eta tripotx bazkaria izanen dute hazilaren 22an Sarako Baratxartean

Ttipi-Ttapa aza 06 Xareta   Sara

Azken urteetan bezala, aurten ere tripotx bazkaria antolatu du Sarako herriko kontseiluak, Ihalar auzoko Baratxartea jatetxean, hazilaren 22an, igande eguerditan. Egun horretan meza izanen dute 10:30ean Santa Katalinako kaperan, ondotik mutxikoak Baratxarte aitzinean Hegaztiak taldearekin eta bazkaria.