Jose Ramon Amoros aranztarraren eta Oier Erkizia doneztebarren bideoekin osatutako atala duzu hau. Naturan, animalia zein landareekin, grabatutako irudiekin gozatzeko aukera izanen duzu.
Kantauriar Mendikatean hartutako irudiekin bideoa osatu du Jose Ramon Amoros aranztarrak

Bortziriak Arantza

Aurtengo udan Leonen eta Palentzian (Espainia) ibili da Jose Ramon Amoros aranztarra, berak dioen bezala, «naturaz gozatzen». Bilobekin batera hango abeltzaintza, flora eta fauna ezagutzeko aukera izan du, eta han grabatutako irudien erakusle da bideo hau.