Naturari begira

Harro herri gure fauna ere korrika

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 07:00

Youtubeko kanal berria sortu du Jose Ramon Amoros aranztarrak, Naturari begira izenekoa. Kanal horretan naturari buruzko bideoak euskaraz sartuko ditu, eta kanal honetako lehenbiziko bideoan Korrikari eta euskarari keinu egin nahi izan die. Bortzirietan, Malerrekan eta Bidasoko bazterretan berak grabatutako irudiekin osatu du bideoa. 55 basanimalia ageri dira, «gure bioaniztasun ederraren erakusle xumea». Bideoari aurtengo Korrikaren kanta paratu dio.

Bere hitzetan, «ezagutzen ez duguna ezin dugu zaindu eta ezin dugu miretsi». Bere bideoekin horixe du helburu: «ezagutaraztea, babestea, mirestea eta gozatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun