Joan den mendean igaraba gure ibaietatik desagertu bazen ere, azken urte hauetan berriz agertzen hasiak dira. Duela aste batzuk Donezteben ere igaraben irudiak grabatu zituzten.
Duela hilabete batzuk igaraben irudi batzuk argitaratu zituzten Arantzako Jose Ramon Amoros eta Doneztebeko Oier Erkizia atautxi-bilobek. Berriki bertze irudiak bildu dituzte, Bidasoan bizi den igaraba familia batenak, hain zuzen. Emea bere bi umeekin igerian, jostetan eta jaten ageri da. Amorosek kontatu duenez, «umeek zortzi bat hilabeteko adina dute. Nire ustez, amak laster utziko ditu eta umeak independizatuko dira».
Joan den mendean igaraba gure ibaietatik desagertu bazen ere, azken urte hauetan berriz agertzen hasiak dira. Duela aste batzuk Donezteben ere igaraben irudiak grabatu zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.