Igaraba baten irudiak hartu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 18:00

Ezohiko irudia ikusteko aukera izan dute doneztebarrek herrian bertan, errekan, Intzakardi parean igaraba bat ibili baita. Bereziki arrainjaleak dira eta horretan ari da bideo honetako protagonista. Baina bertzerik ez badu, intsektuak, hegaztiak edo ugaztunak ere jaten ditu. Igabara arrunta egon badago Euskal Herrian, nahiz eta azken hamarkadetan hagitz kopurua ttikia izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun