Naturari begira

Argi oilarraren irudiak grabatu ditu Jose Ramon Amorosek Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 1a, 10:00

Berriz ere naturak eskainitako irudi ederrak bildu ditu Jose Ramon Amoros aranztarrak. Aldi honetan, argi oilarra ageri da bideoan, Amorosen hitzetan, «hegoaldetik etorritako bidaiara». Gaineratu duenez, «isurialde atlantikoan guttitan ikusten da. Udan, hegoalderako migrazioa hasi baino lehen, tarteka bisita egiten digu. Isurialde mediterranoan, aldiz, habiak egiten ditu eta errazagoa da ikustea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun