Naturari begira

Muxar grisaren irudiak grabatu ditu Jose Ramon Amorosek Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 31a, 07:00

Ez da Jose Ramon Amoros Oskoz aranztarrak naturako altxorrak bideoan hartzen dituen lehenbiziko aldia. Aldi honetan, muxar grisari buruzko irudiak grabatu ditu Arantzan. Eta horrekin batera, ugaztun ttiki horri buruzko hainbat azalpen bildu ditu bideoan: hagitz gautarra dela, hibernatzen duela, non bizi den, zer jaten duen, zein diren bere harrapakariak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun