Naturari begira

Idorteak amuarrainengan izan dituen ondorioak ageri dira Jose Ramon Amorosen bideo honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 8a, 12:00

Naturako bertze irudi batzuk ekarri dizkigu Jose Ramon Amoros Oskoz aranztarrak. Aurtengo idortearen ondorioz, mendiko erreka aunitz agortu edo ia urik gabe gelditu direla ageri da Arantzako erreka batean hartutako bideo honetan. Amuarrain batzuek erreskatea ere bildu du irudietan: ur faltagatik larri zeuden amuarrain batzuk harrapatu eta erreka berean putzu haundiagoa zegoen tokian soltatu dituztela ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun