Naturari begira

Ardiak umatzeko garaia bideoan bildu du Jose Ramon Amorosek

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 30a, 12:00

Urruti joan gabe, orain ere faunari lotutako irudi ederrak hartu ditu Jose Ramon Amoros aranztarrak. Martxoa ardiak umatzeko garaia dela dio Amorosek: «gaur egun ia urte guztian ikusten dira bildotsak, baina lehen garai honetan umatzen ziren ardiak». Bildots bat jaio eta ondorengo minutuetako irudiak ere hartu ditu Arantzan, baita txetelak, kukua eta erbia ageri direnak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun