89 pilotari
Denera 89 pilotari ari dira Sarako Izarraren izenean eta aurten hamar final jokatu eta horietatik zazpi irabazi dituzte: 3 jokatu eta bat irabazi Euskal Herriko Pilota Bazordean, 3 jokatu eta bat irabazi Frantziako txapelean eta lau jokatu eta lau irabazi Pilotariak eta Mentegia txapelketan. Euskal selekzioarekin ere txapel batat irabazi dute. Partidak Sarako eta Amotzeko trinketetan jokatzen dituzte, ezker paretean Azkainen eta errebotekoak Sarako plazan eta Omordian, baita kiroldegian ere.
Hezitzaileak, esku huska Daniel eta Mattin Mariluz dira eta xisterarekin Guy Mounho.
Txapeldunei eta finalistei txeke bana eman diete. Gero mintzatu dira udako manifestazioneei buruz, ongi aritu direla bertze elkarteekin batera. François Chaulet dirutzainak eman ditu kontuak, lana ainitz egin behar dela, baina, udako manifestazione horiek diru laguntza handia ekartzen dutela dutela erranez. Herriko etxetik, antegietatik eta borondate oneko ainitzek emandakoei esker, kontuak positiboan dituzte. Lehendakariak eskertu zituen pilotariak, bere bulegokoak, entrenatzaileak eta buraso guziak. Bilkura bukatzeko oraingo bulegoak ofreitu die opari bana lehengo bulegokoei eta ondotik izan da pintxo eta edateko denentzat, haur eta heldu, dena umore onean.
Bulego berria
- Lehendakaria: Denis Endara.
- Idazkariak: Maite Goienetxe eta Aurelie Berasategi
- Diruzaina: François Chaulet.
- Kideak: Eneko Arribillaga, Iñaki Jauregi, Aritz Lekuona, Guy Muno, Unai Iribarren, Jakez Sanzinena, Gaelle Indaburu eta Edurne Urrutia Borda.