Bihar, azaroaren 20a, Errexil bertso finala izanen da Urruñan, eta bertan Haira Aizpurua saratarra arituko da bertsotan. 19:00etan izanen da saioa eta Urruñako Postako gelan gauzatuko da. Bertze hainbat bertsolari ezagun ere izanen dira Errexileko azkenean, hala nola, Eneko Abasolo, Irati Alcantarilla, Xabi Maia, Haizea Arana eta Oihana Arana. Gai emaile bezala, Antton Lannes izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.