Hilabeteroko hirugarren astearteko martxarekin segituz, Arkupeak elkarteko mendizaleek txangoa egin zuten azaroaren 17an. Oraingoan Imotz bailaran, Latasako mendi inguruetan ibili ziren 57 mendizale, euriari aurre eginez. Trinitateko baselizaraino igan eta gero, goxo-goxo bazkaldu zuten Irurtzungo Plazaola hotelean. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.