Pontx pailazoak ‘Amatxi’ ikuskizun berria estreinatuko du azaroaren 7an Saran

Ttipi-Ttapa

Pontx pailazoak 'Amatxi' ikuskizun berria estreinatuko du larunbatean sorterrian, Saran, bi emanaldirekin.

Pontx pailazoak Amatxi ikusgarri berria estreinatuko du bere sorterrian, Sarako Lurberri gelan, azaroaren 7an. Ikuskizun berri honetan pertsonaia berriak, abentura berriak eta, nola ez, kantu berriak ere izanen dira entzungai. Bi emanaldi eskainiko ditu, larunbatean 11:00etan eta 17:00etan. Sarrerak (haurrak 6 euro, helduak 8 euro) jadanik eskuragarri dira Helloasso plataformaren bidez.

Bi saio eskainiko ditu Lurberri gelan, larunbatean 11:00etan eta 17:00etan, pertsonaia, abentura eta kantu berriekin

Ikusgarria berrikuntza zenbaitekin dator, Pontxen (Joanes Etxebeste) ondoan hiru lagun berri izanen baitira abenturaren parte izanen direnak, Pontxen amatxi, Martin Botikin medikua eta Telelaguneko saltzailea. Pontxekin batera, beraz, Mikele Arizkorreta eta Kimetz Etxabe aktoreak igoko dira oholtzara Ikusgarriarekin batera, disko berria ere kaleratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun