ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Asteburu emankorra izan da eskualdeko kirol talde nagusientzat

Ttipi-Ttapa

Errekako gizonezkoek bigarren garaipen estua lortu dute Maila Nazionalean. Ederki ospatu zuten Doneztebeko kiroldegian.

Errekako gizonezkoek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute maila nazionalean eta Leitzako Aurrerak bederatzi gol sartu ditu Arkiskilen.

Asteburu emankorra izan da eskualdeko kirol talde nagusi gehienentzat. Eskubaloian garaipenak lortu dituzte Errekako gizonezokek eta Baztango BKTko emakumeek eta berdindu egin dute Errekako emakumeek; errugbian irabazi dute Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek eta futbolean, Doneztebe, Baztan eta Gure Txokoako emakumeak etxetik kanpo nagusitu dira, Aurrerak eta Gure Txokoako gizonezkoek etxean irabazi dute, Beti Gaztek berdindu eta Doneztebe eta Baztango erregionaleko taldeek bakarrik galdu dute.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

Beti Kozkor KE 0 - Doneztebe FT 4 (Aimar Jabalera eta Oihan Sarrateak 3)

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

CD Erriberri 0 - Baztan K 1 (Imanol Zoko)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Mondragon CF 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 9 (Oier Aranburu, Asier Barriola, Imanol Biurrarenak 2, Ekaitz Mutuberriak 3, Eneko Barriola eta Oier Goikoetxea) – SD Alsasua B 2

CD Beti Onak B 4 - Baztan KE B 2 (Haritz Bidegain eta Iker Oteiza)

CD Lagun Artea 9 - Doneztebe FT B 1 (Ibai Mindegia)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Peio Martikorenak 2) – Landetxa 0

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

Leitzaldea KE atsedena.

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Oiartzun 0 - Gure Txokoa 3 (Noah Ubiriak 2 eta Mara Aracues)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

San Marcial CD 2 - Beti Gazte 3 (Nahuel Gerometta, Urko Olaizola eta Gaizka Sein)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa 2 (Xiker Ruiz eta Andoni Offroy) – Mundaiz 2

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

CD Izarra B 5 - Baztan KE 3 (Aimar Lizasoain eta Eneko Zelaietak 2)

Doneztebe FT 1 (Jonan Etxebeste) – CD Ilumberri 1

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 2 (Unai Labaien eta Kaiet Apalanza)– CD Iruña 1

Nafarroako neska jubenil-kadeteak FJC

CD Amigó 0 - Baztan KE A 1 (Janire Daguerre)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

CD Gares 1 - Beti Gazte 6 (Eila Oskoz, Naroa Mutuberria eta Alazne Altxuk 4)

Baztan KE B 6 (Irati Sansiñena, Elene Muratori, Iraide Goñi, Enara Urrutiak 2 eta Irati Galarregi) - Leitzaldea KE 0, derbia erraz irabazi zuten baztandarrek Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

CD Huarte 1 - Baztan KE A 2 (Hegoi Azkarate eta Junes Alzuri)

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Doneztebe FT 0 – CD Lagun Artea 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 1 (Patxi Baldanta) – SD Lagunak 5

Beti Kozkor KE A 2 - Leitzaldea KE 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Añorga KKE B 2 - Beti Gazte A 2 (Ibai Criado eta Eneko Almandoz)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Hondarribia FE B 3 - Gure Txokoa 4 (Markel Otxoteko, Jon Lazkano, Jon Martikorena eta Joaquin Moran)

Beti Gazte B 4 (Joritz Iguzkiagirre, Aratz Laka, Aner Mariezkurrena eta Oier Deskarga) – Dunboa Eguzki B 2

Nafarroako neska kadeteak 

Baztan KE 2 (Ariane Alzuri eta Cloe Garde) – CD Etxarri Aranatz 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Antiguoko KE C 5 - Gure Txokoa 1 (Ane Lazkanotegi)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor B 1 - Leitzaldea KE 0

AD Mendillorri 3 - Doneztebe FT A 4 (Asier Orkin, Jurgi Guerra eta Oñatz Korra)

Baztan KE A 5 (Joanes Bengoetxeak 2, Inar Alastuey, Beñat Anbustegi eta Angel Gabriel Jaimes) – CD Atarrabia 0

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 5 (Ion Osakar, Jon Ander Jaenek 3 eta Markel Argarate) – CD Amaya 1

CD Inter de Pamplona 1 - Doneztebe FT B 10 (Oier Mendiburuk 3, Pablo Agirre, Aimar Iriarte, Oihan Juanena, Unax Subizar, Eñaut Eraçarret, Eneko Mutuberria eta Brayan Orellana)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Arrupe Chaminade 3 - Gure Txokoa 2 (Iker Capdequi eta Lander Espin)

Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Gure Txokoa B 3 (Julen Perez, Mattin Otxoteko eta Damian Popov) – Euskalduna Andoaindarra SD 2

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE 1 (Marene Arraztoa) – UCD Burlades 1

CD Kirol Sport 12 - Leitzaldea KE 1 (Lide Urkiola)

Beti Gazte 4 (Maitane Canal eta Leire Rodriguezek 3) – UD Mutilvera 0

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa 2 (Nerea Urroz eta Xuane Altzuguren) – Añorga KKE 2

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE 31 – Ereintza Aguaplast 30

Emakumeen Liga

Erreka KE 19 – AD San Juan 19

Baztango Kirol Taldea BKT 26 – BM Noain 7

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT 23 – BM Bardenas 20

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 28 – Valle de Egues 22

Neska kadeteak ligan

Erreka KE 29 – Atarrabia Beti Onak C 33

Anaitasuna B 31 - Baztango Kirol Taldea BKT 25

Mutiko kadeteak ligan

Valle de Egues 34 - Erreka KE 16

Neska infantilak ligan

Lagunak A 26 - Erreka KE 26

Baztango Kirol Taldea BKT 26 – BM Ardoi B 16

Valle de Egues IF 14 - Leitzaldea Kirol Eskola 17

Mutiko infantilak ligako bigarren fasean

Uharte 37 - Erreka KE 15

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

Ras Escou Lasseube 20 - Sarako Izarra 32

Erreserbak

Ras Escou Lasseube 5 - Sarako Izarra 27

Gizonezkoen euskal liga senior

BRT Menditarrak 41 – Universitario Bilbao Rugby 22

Euskal Liga sub-18

Getxo B BRT 0 - Itsasmendi Txingudi BRT 34

Euskal Liga sub-16

Getxo B RT 5 – Txingudi-Orereta-Baztan 41

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun