Haira Aizpuruak Errexil sariketa irabazi du

Ttipi-Ttapa

Haira Aizpurua saratarra Errexil sariketako irabazle.

Haira Aizpurua saratarra izan zen joan den ortziralean, azaroaren 20an, Urruñan egin zen Errexil sariketako irabazlea. 

Eneko Abasolo, Irati Alcantarilla, Xabi Maia, Haizea Arana eta Oihana Arana ere aritu ziren bertsotan, eta Aizpurua izan zen guztien artean  nagusitu zena. Jon Garmendia Txuriya, Abel Zabala eta Ainhoa Sarasua izan ziren saioko epaileak.

Hairak txapela buruan, Urruñako Postako gelako entzuleen txalo zaparrada ederra hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun