ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Baztan eta Leitzaldea Kirol Eskolako neska jubenil-kadeteen futbol derbiaren lekuko izanen da Giltxaurdi

Ttipi-Ttapa

Baztan eta Leitzaldea Kirol Eskolako neska jubenil-kadeteek derbia jokatuko dute larunbat arratsaldean Elizondoko Giltxaurdin.

Eskubaloian etxean jokatuko dute talde nagusiek, errugbian ere Lekarozen ariko da BRT Menditarrak eta futboleko talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek, Aurrerak eta Gure Txokoako gizonezkoek ere etxean jokatuko dute.

Asteburuko kirol agendan partida ikusgarriak izanen dira oraingoan ere. Eskubaloian, etxean jokatuko dute Errekako eta Baztango BKTko talde nagusiek. Errugbian ere, BRT Menditarrak taldeak Lekarozen jokatuko du larunbat arratsaldean eta Sarako Izarrak, aldiz, Oloroe-Donamaria aldean. Futbolean, talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek, Aurrerak eta Gure Txokoako gizonezkoek izanen dituzte partidak beraien zaleen aitzinean, gainerakoek etxetik kanpo. Asteburu honetan ere futbol derbi polita izanen dute Baztan eta Leitzaldea Kirol Eskolako neska jubenil-kadeteek.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

Beti Kozkor KE - Doneztebe FT, ortziralean 20:15ean Lekunberriko Plazaolan.

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

CD Erriberri - Baztan KE, igandean Erriberriko San Miguel zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte – Mondragon CF, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – SD Alsasua B, igandean 20:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Beti Onak B - Baztan KE B, larunbatean 18:45ean Atarrabiako Peritosen.

CD Lagun Artea - Doneztebe FT B, larunbatean 15:30ean Lakuntzako Zelai Berri zelaian.

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Landetxa, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

Leitzaldea KE atsedena.

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Oiartzun - Gure Txokoa, larunbatean 19:45ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

San Marcial CD - Beti Gazte, larunbatean 15:45ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa – Mundaiz, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

CD Izarra B - Baztan KE, igandean 12:00etan Lizarrako Merkatondoan.

Doneztebe FT – CD Ilumberri, igandean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Iruña, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak FJC

CD Amigó - Baztan KE A, igandean 16:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

CD Gares - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Garesko Osabidean.

Baztan KE B - Leitzaldea KE derbia larunbatean 18:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

CD Huarte - Baztan KE A, larunbatean 16:00etan Uharteko Aretan.

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

Doneztebe FT – CD Lagun Artea, igandean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B – SD Lagunak, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Kozkor KE A - Leitzaldea KE, larunbatean 13:30ean Lekunberriko Plazaolan.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Añorga KKE B - Beti Gazte A, larunbatean 11:45ean Añorgako Rezolan.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Hondarribia FE B - Gure Txokoa, igandean 18:00etan Hondarribiko Ondartzan.

Beti Gazte B – Dunboa Eguzki B, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE – CD Etxarri Aranatz, igandean 13:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Antiguoko KE C - Gure Txokoa, igandean 16:45ean Donostiako La Sallen.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor B - Leitzaldea KE, igandean 15:30ean Iruñeko Larrabiden.

AD Mendillorri - Doneztebe FT A, igandean 11:40an Iruñeko Soto Lezkairun.

Baztan KE A – CD Atarrabia, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B – CD Amaya, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Inter de Pamplona - Doneztebe FT B, igandean 13:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Arrupe Chaminade - Gure Txokoa, igandean 12:30ean Donostiako Felix Garin zelaian.

Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Gure Txokoa B – Euskalduna Andoaindarra SD, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE – UCD Burlades, larunbatean 13:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Kirol Sport - Leitzaldea KE, igandean 13:00etan Orkoienen.

Beti Gazte – UD Mutilvera, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa – Añorga KKE, larunbatean 18:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako neskak

Mulier FCN C - Beti Gazte, larunbatean Sarrigurengo Salesianosen.

Leitzaldea Kirol Eskola – UD Mutilvera C, larunbatean 12:30ean Leitzako Arkiskilen.

Baztan KE - Gure Txokoa derbia, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Benjaminak

Gure Txokoa A - Baztan KE B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Baztan KE A - Doneztebe FT C, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gazte A - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe FT B - Gure Txokoa B, igandean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Doneztebe FT A atsedena.

Cendea de Cizur A - Leitzaldea KE A, larunbatean 09:30ean Astrainen.

Leitzaldea KE B – CD Oberena C, igandean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

FUTBOL-7

Alebinak

Beti Gazte B - Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Doneztebe B - Doneztebe FT A, ortzegunean 16:45ean jokatua.

CD Iruña B - Baztan KE B, larunbatean 12:30ean Taxoaren.

AD Mendillorri A - Leitzaldea Kirol Eskola A, larunbatean 12:45ean Soto Lezkairun.

Baztan KE A – CAD Irabia B, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Leitzaldea Kirol Eskola B – Berriozar CF D, larunbatean 10.00etan Leitzako Arkiskilen.

Baztan KE C – CD Lezkairu F, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CF Gazte Berriak Ansoain B - Baztan KE D, igandean 10:45ean Antsoainen.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE – Ereintza Aguaplast, igandean 12:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Emakumeen Liga

Erreka KE – AD San Juan, igandean 10:15ean Doneztebeko kiroldegian.

Baztango Kirol Taldea BKT – BM Noain, larunbatean 19:30ean Elizondoko kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT – BM Bardenas, larunbatean 17:45ean Elizondoko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE – Valle de Egues, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak ligan

Erreka KE – Beti Onak C, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Anaitasuna B - Baztango Kirol Taldea BKT, larunbatean 10:00etan Iruñeko Anaitasunan.

Mutiko kadeteak ligan

Valle de Egues - Erreka KE, larunbatean 09:30ean Olatzen.

Neska infantilak ligan

Lagunak A - Erreka KE, larunbatean 12:15ean Barañainen.

Baztango Kirol Taldea BKT – Bm Ardoi B, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

Valle de Egues IF - Leitzaldea Kirol Eskola, larunbatean 09:30ean Sarrigurengo Salesianosen.

Mutiko infantilak ligako bigarren fasean

Uharte - Erreka KE, larunbatean 10:30ean Uharteko Ugarrandian.

Neska alebinak ligan

UDC Txantrea - Baztango Kirol Taldea BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Virgen del Camino kiroldegian.

Baztango Kirol Taldea BKT B – BM San Juan B, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka KE – Loyola B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Valle de Egues AF C - Leitzaldea Kirol Eskola, larunbatean 10:30ean Sarrigurengo Salesianosen.

Neska benjaminak ligan

BM San Juan A - Leitzaldea Kirol Eskola, larunbatean 09:00etan Iruñeko San Juan kiroldegian.

Bm Ardoi - Baztango Kirol Taldea BKT, larunbatean 11:00etan Zizur Nagusiko institutuko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

Ras Escou Lasseube - Sarako Izarra, igandean 15:30ean Oloroe-Donamariako Escouko zelaian.

Gizonezkoen euskal liga senior

BRT Menditarrak – Universitario Bilbao Rugby, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Euskal Liga sub-18

Getxo B BRT - Itsasmendi Txingudi BRT, larunbatean 15:45ean Getxoko Faduran.

Euskal Liga sub-16

Getxo B RT – Txingudi-Orereta-Baztan, larunbatean 14:15ean Getxoko Faduran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun