ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Garaipen ederrak lortu dituzte errugbiko bi talde nagusiek etxean

Ttipi-Ttapa

Doneztebeko futbol zelaiko lanak direla eta "etxeko" partida Elizondoko Giltxaurdin jokatu zuen igandean Doneztebe Futbol Taldeak eta garaipen polita lortu zuen.

Eskubaloian denetarik izan da asteburuan: garaipena Baztango BKTk, berdinketa Errekako emakumeek eta galdu gizonezkoek; futbolean ere garaipenak lortu dituzte Doneztebek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak, berdindu Baztango talde nagusiak eta galdu Nafarroako erregionaleko hiru taldeek eta Leitzaldea Kirol Eskolako emakumeek

BRT Menditarrak errugbi taldeak, etxeko lehen partida nagusitasunez irabazi zuen larunbatean Lekarozen eta bertze horrenbertze egin zuen, estuago, Sarako Izarrak Animainean, Nafarroaren kontrako euskal derbian. Futbolean, Doneztebek, Beti Gaztek eta Gure Txokoak garaipen garrantzitsuak lortu zituzten etxean, Nafarroako Maila Autonomikako Baztanek berdindu egin zuen Giltxaurdin eta Nafarroako erregionaleko hiru taldeek galdu egin zuten, baita Leitzaldea Kirol Eskolako emakumeek ere. Eskubaloiari dagokionez, Donezteben, Errekako gizonek doi-doi galdu egin zuten eta emakumeek berdindu, eta Baztango BKTk garaipena lortu zuen etxetik kanpo.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

Doneztebe FT 1 (Aimar Leatxe) – CA Cirbonero 0

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Mikel Sansiñena) – CD Ilumberri 1

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Asier Taberna) – Orioko 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Berriozar CF 2 - Aurrera KE 1 (Ekaitz Mutuberria)

Baztan KE B 0 – JD San Jorge B 2

Rotxapea CD B 5 - Doneztebe FT B 1 (Oier Urriza)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Mikel Pombar eta Enaitz Portu) – Behobia 0

Nafarroako emakumeen lehen maila autonomikoan

Leitzaldea KE 1 (Naroa Olano) – CD Peña Azagresa 3

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Gure Txokoa atsedena.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Touring KE 2 - Beti Gazte 2 (Ekaitz Irazoki eta Alex Urrosolo)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Gure Txokoa 6 (Ortzadar Iratzokik 4, Joseba Rodriguez eta beraien atean) – Internacional CD 0

Nafarroako mutil jubenilen gorengoen mailan

Baztan KE 6 (Izai Urrutiak 3, Iker Maritorenak 2 eta Urko Iturralde) – SD Lagunak B 3

CD Izarra B 1 - Doneztebe FT 0

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 5 (Unai Labaien, Kaiet Apalantza, Oihan Domintxin eta Aimar Iturbek 2) – CD Salesianos C 3

Nafarroako neska jubenil-kadeteak FJC

Baztan KE A 1 (Aiora Irujo) – CD Oberena, 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Gazte 2 (Enara Fernandez eta Naroa Mutuberria) - Baztan KE B 0, derbia lesakarrek irabazi zuten.

CD Izarra 5 - Leitzaldea KE 0

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

Baztan KE A 2 (Imanol Da Silva eta Julen Baldanta) – UCD Burlades 8

Nafarroako mutil kadeteen gorengoen mailan

CD Gares 5 - Doneztebe FT 3 (Jokin Mariezkurrena, Inhar Aioroa eta Oinatz Ezkurra)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Bogdan Nauc, Bruno Burgueño eta beraien atean) – CD Valle de Egues E 2

CD Iruña A 3 - Leitzaldea KE 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Pasaia KE 2 - Beti Gazte A 2 (Ander Etxegarairen golak)

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki B 0 - Gure Txokoa 13 (Alejandro Arredondo, Unax Erkiziak 3, Hegoi Retegi, Markel Vega, Jon Martikorenak 2, Xiker Fernandez, Markel Otxotekok 3 eta Yasir El Ouafi)

Mariño CD B 1 - Beti Gazte B 5 (Luka Rojok 2, Oier Deskarga eta Aratz Lakak 2)

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE atsedena.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 6 (Janire Ibarburik 3, Ane Lazkanotegik 2 eta Bidea Ramirez) – Mariño Real Union C 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Leitzaldea KE 1 (Ekai Saizar) – CD Valle de Egues B 1

CD Inter de Pamplona 2 - Doneztebe FT A 3 (Elai Irisarri, Ekain Landa eta Asier Orkin)

CAD Irabia A 1 - Baztan KE A 2 (Joanes Bengoetxea eta Gaizka Azkarraga)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Lagun Artea 1 - Baztan KE B 7 (Beñat Ariztia, Jon Ander Jaenek 3 eta Moises Mejiasek 3)

CD Liceo Monjardin 2 - Doneztebe FT B 8 (Eneko Mutuberria, Brayan Orellanak 2, Oñatz Kortak 2 eta Julen Zabalak 3)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Pasaia KE 3 - Beti Gazte 1 (Xiker Olagarai)

Hondarribia FE 0 - Gure Txokoa A 10 (Haroun Sehli, Markel Huizik 2, Oinatz Arozena, Lander Espinek 2, Leonard Cuiban, Ange Tabernak 2 eta Iker Capdequi)

Gipuzkoako mutiko infantil txiki

Gure Txokoa B 4 ( (Julen Perezek 2, Kemen Aranibar eta Mattin Otxoteko) - Hondarribia FE 2

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE atsedena.

FC Bidezarra 2 - Beti Gazte 5 (Ane Ordoki, Leire Rodriguezek 2, Lea Maritxalar eta Jare Iturria)

Leitzaldea KE 0 – Beti Kozkor KE 12

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak

Dunboa Eguzki CD 1 - Gure Txokoa 5 (Nerea Urroz, Nahia Larrañagak 3 eta Xuane Altzuguren)

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Erreka KE 24 – Barakaldo 26

Emakumeen Liga

Erreka KE 27 – Malkaitz 27

Alde Zaharreko Kluba 25 - Baztango Kirol Taldea BKT 28

Neska jubenilak ligan

Baztango Kirol Taldea BKT 19 – Replasa Beti-Onak B 21

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 36 – Cantolagua 34

Neska kadeteak ligan

Erreka KE 43 – BM Tafalla 22

BM San Juan 36 - Baztango Kirol Taldea BKT 27

Mutiko kadeteak ligan

Anaitasuna Escuela 41 – Erreka KE 27

Neska infantilak ligan

Atarrabia Beti-Onak C 27 - Erreka KE 9

Baztango Kirol Taldea BKT 35 – Lagunak A 18

Leitzaldea Kirol Eskola 26 – Lekunberri Eskubaloia 23

Mutiko infantilak ligako bigarren fasean

Anaitasuna A 32 - Erreka KE 7

 

ERRUGBIA

Akitania Berriko bigarren mailan

Sarako Izarra 22 – US Nafarroa 17

Gizonezkoen euskal liga senior

BRT Menditarrak 40 – Getxo Etorkizuna 5

Euskal Liga sub 16

Txingudi-Orereta-Baztan 20 – Ordizia RE 48

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun