Sarako pilotarien arteko desafioa eta bertso pilota izanen dituzte abenduaren 6an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa

Oinatz Bengoetxea ere arituko da pilotan Sarako Olhain Ikastolak abenduaren 6an Zugarramurdin antolatu duen jaialdian.

Olhain Ikastolak antolatu du jaialdia eta Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.

Abenduko lehen igandean, 11:00etan Sarako Izarra pilota eskolako gazteak arituko dira, 11:30ean Sarako pilotari helduen arteko desafioa: Manex Etxeberri Pacheco eta Eñaut Zozaia, Unai Iribarrenen eta Xan Errandonearen kontra. 12:30ean partida nagusia jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Jon Erasunek, Iker Urmenetaren eta Julen Arrazolaren kontra. 

Sartzea hamar euro

Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan. Jatekoa eta edatekoa ere izanen da. Sartzea 10 eurotan (12 urte arteko haurrak urririk). Erreserba 06 58 51 94 39 telefonora mezua bidaliz egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun