Aurten, herri kirol erakustaldia goizean izan beharrean, arratsaldean izanen da, 17:00etan Plaza Zaharrean. 18:00etan pilota partidak jokatuko dituzte udal pilotalekuan, Arkupe Pilotazaleen Elkarteak antolatuak. Lehenbiziko partidan herriko bi neska gazte, Arkupeko Ainize eta Amaiur Martinez Olazabal, Leitzako Garazi Imazen eta Oiartzungo Galardiren kontra ariko dira. Bigarrenean, Garfe enpresako bi bikote ariko dira, binakako Masters txapelketako finalerdian: Oihan Canabal igantziarra eta Cuairan, Igoaren eta Azpirozen kontra. Sarrera doan izanen da.
19:00etan Beti Gazte Kantari taldeak emanaldia eskainiko du Alondegiko arkupeetan eta 20:00etan, Plaza Zaharrean, dantzaldia Baratxuri Beltzak taldearekin.