Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoko kanporaketa jokatuko dute irailaren 26an Igantzin

Ttipi-Ttapa

Lehendik ere hainbat aldiz jokatu dituzte Igantzin arpana txapelketa mistoko kanporaketak eta finalak ere.

Bederatzi bikote ariko dira lehian, urriaren 17an Antsoainen jokatuko den finaleko bortz txartelen bila

Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoaren kanporaketa jokatuko dute irailaren 26an, larunbatean, 18:00etan hasita, Igantziko frontoian. Bederatzi bikote ariko dira lehian eta urriaren 17an Antsoainen jokatuko den finalerako bortz txartelak izanen dituzte jokoan.

Kanporaketako lana etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai ematea izanen da eta bederatzi bikotek hartuko dute parte:

  • Nerea Huarte (Elkarte) eta Lur Gil (Elkarte)
  • Miren Eizmendi (Arraitz) eta Oier Aizkorbe (Berriozar)
  • Uxue Rodriguez (Iruñea) eta Iosu Huarte (Elkarte)
  • June Etxeberria (Txantrea) eta Daniel Saldias (Arraioz)
  • Nerea Resa (Antsoain) eta Ibai Gar (Antsoain)
  • Unai Bertiz (Sunbilla) eta Esti Gastearena (Sunbilla)
  • Maria Iraizoz (Eltso) eta Jon Etxeberria (Iraitzotz)
  • Ainhoa Iraizoz (Eltso) eta Joseba Barberena (Iraizotz)
  • Saioa Dendarieta (Irurita) eta Manex Mitxelena (Irurita)

Aipatu bezala, Igantziko kanporaketako bortz bikote onenek lortuko dute urriaren 17an, larunbat eguerdian Antsoainen jokatuko den finalerako txartela. Finalean egin beharreko lana hau da: etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai.

Txapelketa nagusiko finalarekin batera, 21 urtez beheitikoen txapelketa ere jokatuko dute Antsoainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun