Ortziralean haurren eguna izan genuen. Goizean jostetak izan zituzten, eguerdian bazkaria eta arratsaldean puzgarriak. Borobiltzeko, txokolate hartzea bat egin zen meriendatzeko. Nahiz eta programan iragarria ez egon, azken momentuan Arraiozko herriak kontzentrazio baten deialdia egin zuen: badakigu eskualdean pediatrarik gabe geldituko garela eta horren kontrako kontzentrazioa egin zen. Ortziraleko bertze protagonista nagusia zopak izan ziren. 180 lagun bildu ziren mahaiaren inguruan zopez gozatzeko. Tartean musika ez zen faltatu, Tukutuku txarangarekin hasi eta Gabezin taldearekin bukaera izanez.
Larunbatean mus txapelketa izan genuen Arizti elkartean, baita patata tortilla eta postre lehiaketa ere. Ondotik, trikipoteo hawaiiarra izan genuen. Gauerako hainbat kontzertu iragarriak ziren eta jende pila bat bildu zen herriko plazan.
Igandean, goiz partean erraldoiak ibili ziren karriketan barna eta arratsaldean, berriz, haurren herri kirolak eta mexikarrak izan genituen.
Astelehenean, azken eguna, ipuin kontalaria eta bizikleta martxa izan ziren goizean, eta herri zikiroarekin borobildu genituen bestak.