Arraiozko Urrutia anaia-arrebek irabazi dute 21 urtez beheitiko Nafarroako Arpana Txapelketa mistoa

Ttipi-Ttapa

Arraiozko Julen Urrutia eta Eider Urrutia anaia-arrebek nagusitasunez irabazi dute Nafarroako 21 urtez beheitiko arpana txapelketa.

Nafarroako Arpana Txapelketa mistoaren finala jokatuko dute urriaren 17an Antsoaingo Rafael Alberti plazan. Azkenean lau bikote aritu ziren lehian, Iruritako Saioa Dendarietak eta Manex Mitxelenak ez baitzuten parte hartzerik izan, azken hau eri zegoelako. Iraizotzeko Josetxo Barberena eta Eltsoko Ainhoa Iraizoz suertatu ziren txapeldun eta Arraiozko Dani Saldias eta Txantreako June Etxeberria bigarren.

Nagusietan txapeldunorde izan dira izan dira Dani Saldias arraioztarra eta Txantreako June Etxeberria, Ultzamako Josetxo Barberenaren eta Ainhoa Iraizoz txapeldunen gibeletik

Ultzamako bikote txapeldunak 5 minutu eta 27 segundo aski izan zituen 45 ontzako enborrari 15 epai egiteko. Minutu erdiko aldea atera zieten Arraiozko Dani Saldiasi eta Txantreako June Etxeberriari (05.57) eta Elkarteko Iosu Huartek eta Iruñeko Uxue Rodriguezek osatu zuten podiuma (08.11). Berriozarko Oier Aizkorbe eta Arraitzeko Miren Eizmendi izan ziren laugarren (08.48).

Txapelketa nagusian, Barberena eta Iraizoz txapeldun eta Dani Saldias arraioztarra eta Etxeberria txapeldunorde izan ziren.

 

Arraiozko Julen eta Eider Urrutia anaia-arrebak txapeldun 21 urtez beheitikoan

Txapelketa nagusiarekin batera, 21 urtez azpikoa ere jokatu zuten lau bikotek Antsoainen eta Arraiozko Julen Urrutia eta Eider Urrutia anaia-arrebak jaun eta jabe izan ziren. Lau minutu eta 7 segundo aski izan zituzten etzanda jarritako metroko enborrari hamar korte egiteko. Bi minutu baino gehiago aldea atera zieten bertze hiru bikoteei. Hor bai, lehia estua izan zen eta bigarren posturako lehian 52 segundo ehunen aldea bertzerik ez zen izan. Berriozarko Elur Martiartu eta Iruñeko Urko Larunbe izan ziren bigarren (06.14.00). Antsoaingo Maider Ruz eta Joritz Biurrun hirugarren (06.14.52) eta Berriozarko Irati Aguas eta Unai Fernandez laugarren (06.17).

Eider eta Julen Urrutia arraioztarrak lanean. Erraz nagusitu ziren 21 urtez beheitiko kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun