Urriaren 20an Nafarroako Museoan eginen den saioan eskainiko dute kirol honi buruzko dokumentala, bertze hirurekin batera
Urriaren 5etik aitzinera, Myriam Cameros artistak egindako iragarki bat ikusgai dago Iruñerrian. Haren bidez, nazioarteko efemeride berri hori sustatu nahi da herritarren artean, eta nahi dutenei Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren askotariko adierazpenen berri izateko gonbita egiten zaie.
Laxoari buruzko dokumentala eta bertze zenbait urriaren 20an Iruñean
Horretarako, ikus-entzunezko proiekzioen saio bat antolatu da urriaren 20rako (asteartea), 19:00etan, Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan, Iruñean. Sarrera librea eta doakoa izanen da, leku guztiak bete arte. Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak azken urteotan ekoiztutako lau dokumentalak aurkeztuko dituzte, nafar aunitzek oraindik ezagutzen ez duten ondare kultural aberats honen partaide egiteko asmoz.
Zehazki, honako dokumentalek osatzen dute programa: Erroibarko abere-marka (17’), Nafarroako jota (13’), laxoa jokoa (8’) eta Iruñeko Hiri Gorputza (15’), guztiak ere Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren berezko adierazpenak eta azken hirurak Nafarroako Kultur Intereseko Ondasun deklaratuak.
Susana Irigaray Museoen Zerbitzuko zuzendariak eta Mikel Ozkoidi Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoko buruak aurkeztuko dute emanaldia, kultur ondare horrekin egindako lana azalduz.