Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Lazkaon. 28 aizkolari aritu ziren lehian, tartean Mikel Santesteban Goizueta zubietarra, finalerako sei txartelen bila. Launa kanaerdiko (54 ontzako lau enbor) moztu behar zituzten eta Ioritz Gisasola bizkaitarra izan zen bizkorrena (9.10). Berekin batera, Arostegiko Julen Kañamares (9.28), Gaztela eta Leongo Borja Fernandez (9.39), Arribeko Txomin Amundarain (9.54), Etxarri-Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Haritz Goena gipuzkoarra izanen dira finalean. Mikel Santesteban zubietarra 24. postuan sailkatu zen (15.56), finaletik kanpo beraz.