Egunean 2.200 ibilgailu baino gehiago pasatzen dira Zugarramurdiko plazatik

Ttipi-Ttapa aza 27, 17:00 Xareta   Zugarramurdi

Zugarramurdi gurutzatzen duten ibilgailu kopuru erreala jakiteko, kontaketa bat egin zen urriaren 5etik 26era. Gisa bereko eta garai berean kontaketa bat ere egin zen duela bortz urte, eta geroztik, zirkulazioa aunitz handitu dela ikusi da. Orduan, aste tarteko egun bakoitzean 802 ibilgailu (banaz bertze) kontatu ziren. Aurten, aldiz, 2.211 dira. Asteburuetan 1.283 ibilgailu kontatu ziren orduan, eta aurtengo neurketan 2.259 ibilgailu.

Zakarrontzi berriak eman dituzte Zugarramurdiko zenbait txokotan

Ttipi-Ttapa aza 19 Xareta   Zugarramurdi

Zakarrontzi berriak eman dituzte Zugarramurdiko karriketan, hamar toki hauetan: Mukuruxtan, eskolan, kaperan eta plazako itturrietan; osasun kontsultaren atean; herriko etxeko saihetseko aldean; frontoiaren barnean eta kanpoan; Azketako zugar xokoan; eta haurren parkean. Hiru konpartimentu dituzte: zabor arruntarentzat, ontzientzat eta tabakoarentzat. Erreztasuna, orain hondakin bakoitza bere tokira botatzea. Herria txukunago zaintzeaz gainera, ingurumenaren onurarako ere egin dute jartzea.